BLOG ZAHARRA

AULKI HUTSAJUGLAREA, PUTA ETA EROATARTEANERRAUTSAK

Le Petit Théâtre de Pain, kultura eta hizkuntza desberdineko hamabi artistaz osatua da. Hautu artistikoak elgarrekin egiten ditugu. Antzerki herrikoia baten alde jo nahi dugu, gure lana publiko guzieri eskainiz eta konplizidadeko harreman bat mantenduz.
www.lepetittheatredepain.com
Tel. 33 (0)6 78 19 23 97

Scène de Pays Baxe NafarroaHaize BerriEuskal Kultur Erakundea - Institut Culturel Basque

 

Ezin dugu antzerkia euskara hutsean egin hortarik bizi nahi badugu

Zergatik Juglarea, puta eta eroa ?

2007an elkartu ginen Le Petit Theatre de Pain taldeko hiru euskaldun, eta antzerki bat euskaraz egiteko gogoa ginuen, mintzatzerakoan hiru proiektu desberdin genituela ohartu ginen, hiruak formatu arinekoak, eta batera egitea erabaki ginuen. Joseba Sarrionaindiaren testuan oinarritutako Aulki hutsa eta Michel Azamak harilkatutako Tartean ere egin baititugu denbora berean. Juglarea, puta eta eroa hiru testu edo antzerki desberdin dira, Dario Fo italiar idazlearenak, eta obra bakarrean hiru antzerki egin ditugu.

Eta badute elkar hartzerik ?

Antzerki mailan, hiruak interesatzen zaizkit eta gaiak ere interesgarriak atxemaiten ditut. Juglarearen sortzeak laborari baten istorioa kontatzen du, eta nola dena ebatsi dakoten, lurra eta guzia, mendekuz aktore edo juglare bilakatzen da bere gertaerak salatzeko. Puta eroetxean berriz, hirurogeita hamargarren hamarkadan inkesta bat egin zuten Dario Fo eta bere emazte Franca Ramek italiar putekin bilduz, nola zen heien bizia eta gertakizunak biltzeko, eta errealitate hori islatzen du. Eroa eta herioa berriz, ero baten istorioa da, ostatu batean dago lagun batzuekin tragoak hartzen eta karta jokoan, eta bat-batean kartek deiturik etortzen da herioa. Eroa hasten da negoziatzen bere bizia, etorkizuna… eta azken finean biak maitemintzen dira, beldurra eta maitasunaren istorio berezi bat sortzen da hor …artikulu osoa ikus (www.lejpb.com)


« Juglarea, puta eta eroa » antzezlanak irabazi du IX. Donostia Saria

Le Petit Théâtre de Painek foren testuak hiru euskara moldetan atondu izana balioesti du epaimahaiak

«Toki diferenteetako euskaldunek elkar ulertuko duten Amerika» eraikiko du Viktoria Eugenia antzokian, hilaren 27an, Nafarroa Behereko Le Petit Theatre de Pain antzerki taldeak. «Bi euskaldunek elkar ulertzeko, Amerikan egin behar dutela topo dirudi eta», adierazi zuen atzo Donostiako udaletxean Ximun Fuchs aktore eta konpainiako kideak, IX. Donostia Antzerki Sariaren irabazlea euren Juglarea, puta eta eroa obra dela iragarri zuten agerraldian.

Euskaldunen arteko inkomunikazio egoera horrek izan du pisurik antzezlana prestatzeko orduan. Hala, hiru euskara molde -Iparraldeko batua, Hegoaldeko batua eta zuberera- hitz egiten dituzte, hurrenez hurren, Fuchsek gorpuzten dituen koblakariak, putak eta eroak. Jatorrizko hiru testuak Dario Fo antzerkigile italiarrarena dira, eta hark erabiltzen dituen dialektoek eman diote bide hiru hizkera horien erabilerari …artikulu osoa ikus (www.berria.info)


Udazkeneko solasak

Apa bidaiari elektronikook,

Gasolinaren sarraskiak direla eta, ozona pixka bat gehiago hondatu eta horra gaituzue berriz euskal bideetan gaindi. Azpeitian edota Donostin ikusten ahalko gaituzue, edo zuen lagun batzuek, edota zuen lagunen lagunek, nork daki. Hara, ez gira bloglari apartak, baina zaletzen goaz. Beraz pitz eta idatz. Pott eta ttink.

Uda minean, eta gero ere…

Aste zonbaiten etenaldia iragan, eta PTDP-ren hiru sorkuntzak (Aulki Hutsa, Juglarea Puta eta Eroa, eta Tartean), Gipuzkoa eta Bizkaia aldean ibiliko dira (egutegia ikus). Anartean, frantses eta okzitandar hizkuntzetan emaiten saiatuko gira uda huntan, Sant Joan de la Blaquièira herrian hain zuzen (Lengadòc).
Hitzordua beraz Cevenas inguruetan, ala bidean, edo berantago Euskal Herrian. Laster arte.

Bi harriz hiru bitxi

Urtero bezala euskarazko zenbait ekitaldi antolatu dira Miarritzen Bi harriz lau xori ekimenaren harira, eta urtero bezala aukera politak sortu dira bertako euskaldunen arteko giroa biziberritzeko. Gainera, hasierako lehen bi egunetan Le petit theatre de pain izan da ekimeneko protagonista, eta aurkeztu dituzten hiru antzezlanek aukera eman digute Nafarroa Behereko konpainia gaztearen bikaintasuna ezagutzeko …artikulu osoa ikus (www.berria.info)

Aulki hutsa : Oier Guillanen iritzia

“Aulki hutsa” antzeztu zuen Petit Theatre de Pain taldeak Donaixtiko Gaztetxean. Manex Fuchs aktore, Battitt Elizalde oholtza gaineko lagun, Ander Lipus zuzendari.
Hau ez da kritika bat. Ez naiz objektiboa, eta ez dut izan nahi ere.
Aretoa lepo. Giro ederra. Ikusmira. Ezustea. Kalitatezko teatroa. Gozamena.
Joseba Sarrionandiaren olerkiak aukeratu ditu Manex Fuchsek “Aulki hutsa” josteko. Estetika, energia eta zenbait sorpresa atseginetan Lipusen eskua sumatzen zen. Atzo, aspaldiko partez, euskal teatroa ikusi nuelakoan nago …artikulu osoa ikus (www.berria.info)