TARTEAN

« Tartean » Michel Azamak harilkatu kontakizun anitza da, idazte tailer baten kari, Rennes-eko (Roazhon-eko) presondegiko 12 emazte presorekin partekatu jendetasun orenen emaitza. 12 botzez bat eginez, hots « kanpora ateratzen »den pertsonaiaren botza.

Aipagaia: Bi xixpa tiro. 16 urte kartzelan. Presondegiko azken gaua, galdu duen bizi baten iragana bildu nahiarekin eta askatasunera itzultzearen arrangurarekin tira biraka ari denarena.

Emazte horren intimitatean egiten dugun begi luzatze bat, orroitzapen eta gogo-ihesez, irri eta izialdurez tartekaturik.

Presondegi barneko biziaz du solasa « Tartean » antzerkiak, bergizarteratzeaz, emazte izateaz erraietaraino emazte izateaz ari zaigu. Bainan ere gakopetuaren barne eta kanpo soaz, norberak bere baiatara egiten duen soaz eta kanpokoek gutaz duten soaz.

Michel Azamaren « Le SAS » antzerkia Miren Artetxek eta Iñaki Etxelekuk itzulirik.

Iraupena: oren bat

Soinu eta argi zuzendaritza: Josep Duhau
Bideo zuzendaritza: Alexandra Filiatreau
Bideoko jokolariak: Andrei Fuchs, Marcell Erdélyi
Marrazkiak: Anouk Chaussebourg
Marrazkien biziaraztea: Fabien Mogabure
Apaindura egitea: Jean-René Palassio
Taula zuzendaritza eta jokolaria: Fafiole Palassio
Afitxa: Lontxo Yriarte

argazkiak : Ludovic Zeller

Scène de Pays Baxe NafarroaHaize BerriEuskal Kultur Erakundea - Institut Culturel Basque